Category: Politika soziala

Basauriko EH Bilduk, herrian eman den gizarte larrialdietako laguntzaren eskaeraren gorakada ikusita, baliabide gehiago eskatuko du.

Ira 20 2013

Basauriko EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Basauriko Udalari gizarte larrialdietarako laguntzaren baliabideak handitzea eskatuko die, 2013. urtean eskaeren gorakada nabarmena izan baita, eta urtez-urte handituz joango dela aurreikusten delako.

EH Bilduk behin baino gehiagotan datu zehatzak eta fidagarriak aurkeztu ditzatela eskatu die Udal arduradunei, baina horren zain gaude oraindik. Bai Eusko Jaurlaritzak bai Udalak ematen duen gauregungo diru-kopurua guztiz urria dela uste dugu.

Izan ere, aurtengo diru-kopurua pasa den Uztailean agortu zenez Gobernu taldeak (EAJ) ezohiko 200.000 euro bideratu izan behar du Gizarte Ongizate zerbitzuek jasotako eskaeren aurre egiteko.

EH Bildun oso adi gaude Gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzen duten elkarteek ohartarazten digutenean gure auzokideen artean gero eta pobrezia handiagoa dagoela, gero eta gehiago direla bizi-baldintza okerrak pairatzen dituztenak. Eta jakin badakigu horiexek direla hain juxtu ere merkatu finantzieroen diru-gosearen eta neoliberaleen politika harrapakariaren benetako biktimak.

Basauriko EH Bildun garbi daukagu gauregungo testuinguru ekonomiko eta social petral honetan inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatu dela gizarte larrialditako laguntzak ziurtatzea eta bazterketa soziala eta pobreziaren kontra borrokatzea, lehentasuna ez duten eta diru-kopuru handiak xahutzen dituzten beste ekimen horiek bigarren plano batean utziz.

Basauri, 2013ko irailak 20

Bildu Basaurik bat egingo du Lan Erreformaren kontra burutuko den Greba Orokorrarekin

Mar 27 2012

Bildu udal taldea bat dator martxoaren 29an PPren Gobernuaren Lan Erreforma onartezinaren kontra burutuko den Greba Orokorrarekin, sindikatu guzti-guztiek deituta.

Horrenbestez, koalizioak greba egunean antolatutako mobilizazioekin bat egiten du, lan harremanetan eman daitekeen aldaketa beldurgarria eta planteatzen den gizarte atzeraldi historikoa salatzeko. Bilduk behin baino gehiagotan azaldu du erreforma honekiko bere erabateko errefusa, oinarritik eta denbora luzerako lan eta borroka hamarkadetan lortutako gizarte eta lan eskubideak zartatu nahi dituztelako.

Basaurin, 2012ko martxoaren 27an.

EAJ eta Bildu Basauriren adostasuna 2012ko udal aurrekontuak onartzeko: gure azalpena.

Urt 31 2012