Category: Partehartzea

EAJ eta Bildu Basauriren adostasuna 2012ko udal aurrekontuak onartzeko: gure azalpena.

Urt 31 2012

Hitzaldi irekia Basaurin: aurrekontu parte hartzaileak

Urt 18 2012

Pasa den astean San Migelen egon ginen. Atzo, helburu berberarekin, udal aurrekontuaz hitz egiteko, Basaurin egon ginen.

Udaletxeko pleno aretoan, Bildu Basaurik antolatu zuen hitzaldi irekian, 40 pertsona inguru egon ziren. Areto honetan, non hilabetero erabaki asko hartzen diren, hiritarrok, udal aurrekontuen inguruan egiten dugun irakurketa entzuteko aukera izan zuten.

Bildu Basauriren zinegotziek aurrekontu parte hartzaileen aldeko apustu garbia egin zuten: ”Hau, hasiera besterik ez da, benetako aurrekontu parte hartzaileak lortu arte, ez dugu etsiko” azpimarratu zuten.

Aurrekontu parte hartzaileak, San Migelen

Urt 14 2012

Atzo, 2012ko udal aurrekontuei buruz hitz egiteko asmoarekin, San Migelen egon ginen. Bertara hurbildu zinenekin, Bilduren irizpidetaz, Bildu Basauriren proposamenaz eta aurrekontu parte hartzaileaz hitz egiteko aukera izan genuen.

Hitzaldi ireki honetan, espero genuen baino jende gutxiagok hartu zuen parte; baina egon ginenen arteko eztabaidak, egindako ekarpenak eta luzatutako proposamenak oso positzibotzat jotzen ditugu.

Beste aldetik, gogoraraziri nahi dizuegu, hurrengo asteartean, hilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Udaletxeko pleno aretoan, gai berdinarekin, beste hitzaldi ireki bat antolatu dugula.

Animatu zaitezte!!!