Category: Albisteak

10 puntu euskararentzat, 100ka proposamen Euskara Biziberritzeko Plana osatzeko

Mai 18 2013

Euskararen Aholku Batzordearen deiari erantzunez, EH Bilduk 100 proposamen ZEHATZ baino gehiago aurkeztu ditu Udaletxean, horiek 10 puntuko dokumentu batean laburbildu nahi izan ditugu.

  1. Udal Administrazioan 2013-2017 epealdirako Euskararen Erabilera Plana onartu eta martxan jarri, legeak agintzen duen bezala (86/1997 Dekretua).
  2. Hezkuntza arloko eragileekin elkarlanean arituz (irakasle, guraso eta ikasleak),egitasmo berriak martxan jarri edota daudenak indartu: ahozkotasuna lantzeko programak, Lanbide Heziketa, PCPI, Musika Eskola…
  3. Euskalduntzearen arloan euskara ikasteko doakotasuna aldarritzen dugu, eta euskalgintzako eragileekin landuta dirulaguntzen programa bizi dugun egoera ekonomikora egokitzeko eskatzen dugu. Euskara euskaltegietatik ateratzeko eta gizarte bizitzan integratzeko programak: berbalagun programa indartu eta zabaldu…
  4. Familian euskararen transmisioa bultzatuko duen plangintza egituratua: guraso-lagun edo familia lagun taldeak, ume elebidunen gidak, familia eskaldunentzako ekimen bateratuak (txangoak, egonaldiak…), zerbitzu berriak alboko herrietan bezala: www.beharsarea.net
  5. Merkataritza eta enpresa arloan euskara gizarteratzeko kanpaina atsegin eta positiboak egin behar dira sektorearen inplikazioa bilatuz. Esaterako, gidabaimena euskaraz ateratzeko kanpaina burutzea eskatzen dugu.
  6. Asialdia eta kulturgintza: ume eta gaztetzeentzako eskaintza nagusiki euskaraz izango dela bermatzea. Helduentzako eskaintzan kuota bat ezarri eta urtez urte handitzea udal eskaintza osoan. Diru gastuan ere hizkuntzen arteko oreka gorde beharra dago.
  7. Gazteria esparru estrategikoa da, beraien elkarlana eta inplikazioa sustatu behar da, gustuko ekimenak bideratu: kuadrilategi, gaztelagun… Gaztetxea inplikatu euskararen erabileraren sustapenean.
  8. Euskara gizarte bizitzan txertatu diru gehiago gastatu beharrik gabe: herriko jaietan euskara bermatzeko irizpide argiak, Gaztegunea, Kiroldegia… Azken honetan, haur eta gazteentzako eskaintzan euskara bermatu beharra dago salbuespenik gabe, helduei ere progresiboki aukera eman behar zaie.
  9. Hedabideak: diruz laguntzen diren hedabideei hizkuntza irizpideak ezarri. Udalerri/eskualde mailan euskara hutsezko hedabideak egon daitezen lan egin.
  10. Hilean behin, Euskararen Agenda kaleratzea, herrian euskaraz dagoen eskaintzea osoa bilduko duena eta era egokian zabalduko duena (kartel/diptikoak, web, sare sozialak…)

Hau dela eta, Euskara Zerbitzuari dimentsio egokia emateko eskatzen dugu, beharrezko giza-baliabideak bermatuz, aspaldi Eusko Jaurlaritzak duela 10 urte baino gehiago egindako proposamena kontuan hartuz (HNT 2, Trebatzaileak, administraria, itzultzailea).

Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren gainean EAJk duen jarrera salatzeko prentsaurrekoaren edukia

Mai 17 2013

Ez dugu onartzen 2013an hasi behar zen Euskara Biziberritzeko Planaren zirriborroaren arrastorik ere ez egotea.

Pasa den otsailaren 13an batu zen lehenengoz Euskararen Aholku Batzordea, bertako kideoi martxoaren 20ra arteko epea eman zitzaigun Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari ekarpenak egiteko. EHBilduk 100 proposamen baino gehiago aurkeztu zituen.

Ordutik, bi hilabete pasatu dira eta udal arduradun politikoen eta teknikoen aldetik ez da berririk egon. 2013-2017 epealdirako Planaren zirriborroa ez dute ez Informazio Batzordean ez Aholku Batzordean aurkeztu. Galdetu egin diegu noizko aurreikusten duten zirriborroa izatea, eta erantzuna “ez dakigu” izan da. Gainerako EABkideek aurkeztutako proposamenak helarazteko eskatu dugu, baina ez dituzte banatu…EAB ez da berriro bildu, eta ez dauka biltzeko deirik…
Egoera honi aurrei egiteko, EHBilduk herriko euskalgintzako kideekin lehenengoz, ostean EABko kideekin (gainerako alderdiak barne), eta azkenik interesa izan ahal duten Basauriko eragileekin, eztabaida prozesu bati ekingo dio Plan adostu bat lantzeko helburuz.

Azkenik, udal gobernu taldearen aldetik Euskararen Plan Estrategikoaren proposamenik ezean, EHBilduk eragileekin landuko duen Plana onartzeko eskaria egingo dugu.

Basauriko EH Bilduk euskara sustatzeko EAJren utzikeria salatu nahi dugu

Mai 03 2013

Etorkizunerako ildo nagusiak markatuko dituen Plan Estrategikoa berehala aurkezteko eskatzen dugu.

Otsailaren 13an Euskararen Aholku Batzordea eratu zen, batzorde horretan hainbat esparrutako eragileek (kirola, kultura, hezkuntza, alderdi politikoak…) parte hartzen dute. Gune horren zeregin nagusia Basaurin euskara sustatzeko proposamenak bideratzea da, gizartearen parte hartzea bultzatuz.

Egun horretan, bertan ordezkatutako kolektiboek beharrezko ikusten zituzten ekarpenak aurkezteko epea zalbaldu zen. Hasieratik EH Bilduk oinarrizkoak ziren hainbat dokumentu eskatu zituen, proposamen egokiak egin ahal izateko helburuarekin. Epea ia amaitzear zegoela eskatutako dokumentu batzuk helarazi zizkiguten, ez ordea eskatutako guztiak, aurreko plangintzaldiko helburu eta ekintzen betetze maila esaterako. Horregatik epea luzatzeko eskatu genuen, baina ezezko erantzuna jaso genuen.

Oztpoak oztopo, martxoaren 20an, epea amaitu aurretik, 100 proposamen baino gehiago aurkeztu zituen gure koalizioak.

Basauriko EH Bildutik Euskara Arloko ardunardunak, Nora Peredak, erakutsi duen jarrera oztopatzailea salatu nahi dugu, modu horretan ez baitzaio mesederik egiten euskararen sustapenari Basaurin, eta ez da parte hartzea sustatzeko modurik onena.

Are gehiago, proposamenak aurkeztu zirenetik hilabete eta erdi igaro denean, Aholku Batzordea ez da berriro bildu aurkeztutako proposamenak aztertzeko. Eta larriagoa dena, azkeneko Informazio Batzordean, EAJk iragarri digu ez dakiela noiz deituko duten Aholku Batzordea berriro, eta ez dakitela 2013an hasi behar zen Plan Estrategikoa noiz aurkeztuko duten.

“Arloko Zinegotziaren utzikeria agerian dago. Are gehiago jardun osoz liberatuta dagoenean udal zereginei aurre egiteko”

Arestian aipatutakoa kontuan hartuz, EH Bilduk Euskararen Aholku Batzordea berehala deitzeko eta Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoaren zirriborroa aurkeztu dezatela etaaurkeztu diren proposamenak ere eztabaidatuak izan daitezela exijitzen dio EAJri.

Apirileko plenoan egindako galderak

Api 25 2013

Udal Gizarte Laguntzei dagokienez, ondoko galdera hau egin nahi dugu:

Udal Gizarte Laguntzak arautzen dituen ebazpideetan, zergatik daude 100.000 euro soilik aurrekontuan, otsailaren 28ko udalbatzan, arloo honetarako Alkatetzak onartutako konpromisoa 240.000 euro izatea izan bazen?

Hil honetan Euskara Komisioa ez duzue deitu, eta ez dago Euskararen Aholku Batzordea biltzeko deialdirik, guk dakigula. Korrika eta presaka ibili zineten eta oso tarte estua utzi zenuten Euskararen erabilera sustatzeko planari enmiendak egiteko. Aurkeztu egin genituen, Aholku Batzordeko beste kideen aportazioak ez dizkiguzue bidali, ez duzue Aholku Batzordearen deialdirik egin, eskatutako informazio guztia ez diguzue bidali.

  • Zergatik ez da Aholku Batzordea biltzeko deirik egin, komisioak hilean behin gutxienez deitzeko epai finkoa dagoenean?
  • Noiz deitzeko asmoa duzue Euskararen Aholku Batzordea?
  • Zergatik ez diguzue bidali eskatu genizuen informazioa ?

Apirilako buletina

Api 24 2013