Hitzaldi irekia Basaurin: aurrekontu parte hartzaileak

Pasa den astean San Migelen egon ginen. Atzo, helburu berberarekin, udal aurrekontuaz hitz egiteko, Basaurin egon ginen.

Udaletxeko pleno aretoan, Bildu Basaurik antolatu zuen hitzaldi irekian, 40 pertsona inguru egon ziren. Areto honetan, non hilabetero erabaki asko hartzen diren, hiritarrok, udal aurrekontuen inguruan egiten dugun irakurketa entzuteko aukera izan zuten.

Bildu Basauriren zinegotziek aurrekontu parte hartzaileen aldeko apustu garbia egin zuten: ”Hau, hasiera besterik ez da, benetako aurrekontu parte hartzaileak lortu arte, ez dugu etsiko” azpimarratu zuten.