Aurrekontuak jerdeatearen zerbitzura – Basauri

Udaletxean, 2012ko udal aurrekontuak aztertzen eta eztabaidatzen ari gara.

Bildun, gobernu taldearekin batera, hirritarrek eskatu duten aldaketa politiko eta sozialaren islada izango diren kontuetan ari gara buru belarri.

Baina, kontu guztiak, batzorde baten edo udal batzan onartuak izan daitezen ez dugu nahi. Aurrekontuak, herri honetan bizi direnen parte hartzerik gabe, onartezinak direlakoan gaude.

Zuen ekarpenak, zuen iritziak eta zuen aldarrikapenak entzun behar ditugu. Horretarako, datorren asteartean, hilaren 17an, arratsaldeko 7etan, udaletxeko areto nagusian egingo dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Bertan, gure irizpideaz eta proposamenaz gain, aurrekontu parte hartzaile baten lehenengo urratsak partaideak izateko aukera eskeini nahi dizuegu.